Gonzalo Martinek pasaden Abenduaren 14an Leiako kanpusera etorri zen internet bidezko telebistei buruz hitz egiteko. Baina hitzaldian parte hartzeko aukera izan ez zutenentzat Gorka Palaziok irakasleak Internetera igo du, Gonzalo Martinek berak, gai honi buruz zer pentsatzen duen ikusteko eginiko elkarrizketa txiki bat.
Gonzalo Martinek hitzaldian zehar zenbait gauzak aipatu zituen. Batetik, internet gu nahi dugun erara erabili dezakegun sekulako bilatzailea dela. Interneteko telebista aurkeztean adibide garbia jarri zigun, aurtengo udan Hegoafrikan izandako Futbol Txapelketa, Interneten bitartez partida guztiak eman direla eta ordenagailu eta Internet daukan bakoitzak ikusi ahal izan duela.
Horretaz apartez, Telebista normalarekin konpareketak egin zituen eta amaitzeko oraintxe modan dagoen Wikileaks kasuari buruz mintzatu zen (gobernuek internetari gero eta beldur handi daukatela azalduz).
Lehen idatzi dudan moduan Gorka Palazio irakasleak elkarrizketa labur bat egin zion eta bertan hitzaldian aipatutakoa apartez teknologiaren neutraltasunaren inguruan hitz egitean argi utsi zuen,Internet sarearen gaineko boterea lortzeko interes asko daudela eta duela 5 urte baino egoera txarrago batean gaudela.
Ikus ezazue elkarrizketa laburtxoa.
iñablog
martes, 11 de enero de 2011
jueves, 6 de enero de 2011
Uda 2010
Hemen usten dizuet Udan zehar eginiko argazkiekin egindako montaia, espero dut guztien gustuko izatea:
lunes, 3 de enero de 2011
Independentziaren aldeko Lip dub sarean!!
Hemen usten dizuet Abenduaren 6an Durangoko azokaren inguruetan Independentziaren alde grabatutako Lip dub "Sarri Sarri" abestiarekin.
viernes, 31 de diciembre de 2010
Efektu kromatikoa Power Director 8an
Hemen usten dizuet, Gorka Palaziok EHUko irakasleak Power Director 8an efektu kromatikoa egiteko Youtubera igotako bideo interesgarri eta gomendagarria. Azalpen zehatzak eta erraz ulertzeko eran egiten ditu, hau da, pausoz pausoz.
martes, 21 de diciembre de 2010
Nafarroako gazteluen bideolana
Adrian Alvarez eta biok Nafarroako gazteluen inguruan egindako bideolana usten dizuet:
viernes, 17 de diciembre de 2010
Youtubek, prosumerra ala hedabide handiena?
Youtube azken aldi hontan ikusentzunezko hedabideentzat oinarri bihurtu da. Prosumerrak, bakoitzak igotzen eta ekoizten dituen bideoak dira.
Lehen ez geneukan aukera hau, lehen kontsumitzera mugatu behar ginen telebista kate handiek, irratiek, zinema produktorak... ekoizten zuten guztia, baina orain egoera honi buelta eman diezaiokegu. Baliabide teknologikoak asko aurreratu dira, mobilak argazki kamera eta bideokamera daukate, internet edonon dago 3g konexioei esker, eta gaur egun internet konexiodun mobilak daude. Honekin zera esan nahi dut; lehen ekoiztea ezintzen ziguten mugak desagertzen ari direla, eta hau abantaila handia da.
Argi dago aro berri honetan, ideiak direla garrantzitsuena, originala izatea, kreatiboa izatea, horrek du garrantzia eta horrek dakar arrakasta.
viernes, 10 de diciembre de 2010
Suscribirse a:
Entradas (Atom)