martes, 30 de noviembre de 2010

Venezuelako enbaxadorea Leioako kanpusean

Julian Isaías Rodriguez, venezuelako enbaxadorea, EHUn egon zen “La otra historia de la Independencia” hitzaldia ematen egon zen, hitzaldi honetan gogor kritikatu zuen berak esaten duen bezala historia “ofiziala”, hau da, Amerikan gertatutako bidegabekeriak salatu zituen.

Venezuelako enbaxadoreak esan zuen asko hitz egin dela amerikako independentziari buruz, baina idatzitako hori manipulazio handia jaso duela, batez ere espainiatik jasoa, eta jendeak ez dakiela zer gertatu zen amerikan, bakarrik historia “zuria” ezagutzen duela. eta honek pentsatzen du Amerika umilatuta bizi izan dela urteak eta urteak.Eta kontatzen du nola hango biztanleak haien eskubide guztiak galdu dituztela.

Amaieran, batasuna eta berdintasuna eskatzen zuen galdera hipotetiko batzuekin bukatu egin zuen hitzaldia.

Seasons "The Collective"

The Collective taldearen Seasons dokumentala ikusgarria da. Planoak eta ekoizpena itzelak dira baita, paisaiak, musika eta dokumentala burutzen den ingurua.Dokumental gehienak plano zainduak  daukate eta ikusgarriak dira baina honek zerbait berezia dauka
Kamerak toki berezietan daude jarrita (hegazkinetatik, arroken inguruetan…), eta kamera horien erabilpen zehatzak sortzen dituzte plano itzel horiek izan daitezke planoak hain ikusgarriak izatearen arrazoietariko bat.




viernes, 19 de noviembre de 2010

El Mundo deportivoko Athletic-ken azken albisteak

Aste honetatik aurrera nire blogean ikusi ahal izango dezakezue eskuineko zutabean,El Mundo Deportivo aldizkarian Athletic-en inguruan agertzen diren azken 5 berriak.

Berri hauek bertan ikusi ahal izateko, aldizkari honen RSS infojarioa erabili izan dut. Webgune horrek Athletic-ken berriak emateaz apartez, egunero egunarazten direlako RSS infajarioa da, hau da, egunkariaren webgunean agertzen diren albiste berrienak blogeko atal honetan, lehenengo postuetan jartzen dira eta atala egunero berriztuta ikus daiteke.



Hemen usten dizuet aldizkai honen linka; http://www.elmundodeportivo.es/web/rss/51349064622.rss

jueves, 4 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaran Leioako EHU-n hitzaldia ematen

Mikel Aiestaranek, Leioako Unibertsitatean emandako hitzaldian argi azaldu zuen, kazetari batek bakarrik eta beste inoren laguntzarik gabe, produktu multimedia bat aurrera nola atera dezakeen. 
Bera behintzat, dituen baliabideekin eta kazetari senarekin azken produktu onak ateratzeko gai da, lehendabiziz albistea non emango den aztertzen du (Irratian, telebistan...) eta plataforma kontuan izanda produktua egin eta argitaratzen du. 
Esandako beste azalpen adierazgarria , horrelako bizitza eramateko eta produktuak ekoizteko trebezia handia behar dela izan da eta hobeto dela produktua eginda eukitzea erosleak eskatzerakoan.
Azkenik , kuriosoa da Mikel Aiestaranek hitzaldi osoan erakutsitako jarrera, hau da, ikasleekiko oso gertua izan zen.


Hemen usten dizuet hitzaldi osoa ikusteko bideoa: 



kontraseña: aiestaran2010


Mikel Aiestaran berriemailearen lana from Derinter Online on Vimeo.

miércoles, 3 de noviembre de 2010