viernes, 31 de diciembre de 2010

Efektu kromatikoa Power Director 8an

Hemen usten dizuet, Gorka Palaziok EHUko irakasleak Power Director 8an efektu kromatikoa egiteko Youtubera igotako bideo interesgarri eta gomendagarria. Azalpen zehatzak eta erraz ulertzeko eran egiten ditu, hau da, pausoz pausoz.

martes, 21 de diciembre de 2010

viernes, 17 de diciembre de 2010

Youtubek, prosumerra ala hedabide handiena?

Youtube azken aldi hontan ikusentzunezko hedabideentzat oinarri bihurtu da. Prosumerrak, bakoitzak igotzen eta ekoizten dituen bideoak dira.

Lehen ez geneukan aukera hau, lehen kontsumitzera mugatu behar ginen telebista kate handiek, irratiek, zinema produktorak... ekoizten zuten guztia, baina orain egoera honi buelta eman diezaiokegu. Baliabide teknologikoak asko aurreratu dira, mobilak argazki kamera eta bideokamera daukate, internet edonon dago 3g konexioei esker, eta gaur egun internet konexiodun mobilak daude. Honekin zera esan nahi dut; lehen ekoiztea ezintzen ziguten mugak desagertzen ari direla, eta hau abantaila handia da.

Argi dago aro berri honetan, ideiak direla garrantzitsuena, originala izatea, kreatiboa izatea, horrek du garrantzia eta horrek dakar arrakasta.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Albistegiaren lanketa

Albistegien atzean prestakuntza asko dago. Gutxi dira historian zehar albisteak egiteko moduak aldatu ez duten kateak.

Jarritako adibidean ikus daiteke nola presentadorea ahozkera eta hitz egiteko erritmoa aldatzen duela, eman behar duen berria oso aspergarria izan ez dadin. Albiste honek konkretuki konposizio aldetik ondo dago albiste gehienek daukaten elementuak tartekatzen baitira, elkarrizketak, ematen ari den berrien irudi onak eta batez ere haren plano onak. 

Nahiz eta zertzobait aspergarriak izaten diren, honelako iragarkiak emateko moduak(antzezlan utsak), albisteak modu honetan iragartzen jarraituko dira.

jueves, 2 de diciembre de 2010

Gabonetako partidua Venezuelaren kontra izango da

Venezuelako selekzioa izango da aurtengo gabonetan Euskal selekzioaren aurka jokatuko duen konbinatua. Partida azkenean, asteazkena 29an jokatuko da San Mamesen.

Erdiamerikako taldeak, bi urte ondoren, Euskal selekzioaren kontra jokatuko duen lehenengo selekzioa izango da. Horrela selekzio “vinotintoa”, Euskal Herriko selekzioa 2007an Pueblo Nuevo herrian jokatutako partidurako bidaia itzuliko du.