jueves, 28 de octubre de 2010

Gorka Palazioren hitzaldia

Komentario honekin hasteko, esan behar "klasea" ordu bat beranduago hasi zela eta gainera jarraitzeko traba asko izan nituen.

Esandakoa aparte, hiru izan ziren arazo nagusiak : Bideoa hitzaldi erdian geratu egin zen, hitzaldia berandu hasi denez arinegi joan zara (beraz, nahiko zaila izan zen ulertzea) eta Kanala ehu-koa izan beharrean palazio-koa izan zen (gertaera hau nahastu egin gaitu).

Hitzaldiari dagokionez, Koldoren, Galiziako unibertsitateko irakasle ohia, agurrarekin hasi zinen. Horren ostean jorratu zenituen gainen zerrenda eman zenuen.Nik jasotakoak hauexek izan ziren: unibertsitatea, unibertsitate hobetua, web 2.0 eta second life.

Gaien zerrenda ondoren, Benjamin Franklin-en esaldi bat gogoratu zenuen "Háblame y quizás lo olvide. Enséñame y quizás recuerde. Particípame y aprenderé". Esaldi hau unibertsitate hobetuarekin erlazionatu zenituen, non zure ustez, "konektibitatea izan behar da tresna nagusia". Beraz, unibertsitate hobetuetan, hots, zerbitzuen unibertsitateetan, arbelak eta transparentziak alde batera utzi behar dira ordenagailuak, kanioiak eta Internet erabiltzeko.
Unibertsitate hobetuen gaiarekin jarraituz, erronka egin zenituen unibertsitate guztiei, esanez, "ea zein ausartzen den ordu bateko klase guztiak grabatzen eta gordetzen". Gero unibertsitateko sare sozial publikoetan eskegiko dira.

Beraz, unibertsitateak hobetzeko pasa-hitzik gabeko baliabide digitalak eta ikus-entzunezkoa beharrezkoak dira.

miércoles, 27 de octubre de 2010

Carlos Fernandez Liriaren elkarrizketa

http://revelacionalgeciras.blogspot.com/2010/07/entrevista-carlos-fernandez-liria.html

Post honetan Carlos Fernandez Liriari egindako elkarrizketa aztertuko dugu, elkarrizketa honetan madrilgo unibertsitatearen irakasleak neokolonialismoari buruz hitz egiten du, horrez gaine gaurko sistema ekonomikoari kritika bat egiten dio; bukatzeko kazetariei mezu kritiko bat bidaltzen die. Post honetan edukiez gain elkarrizketaren arlo teknikoak aztertuko ditugu.

Hasteko elkarrizketaren ideia nagusiak aztertuko ditugu. Fernandez Liriak aipatzen duen lehen ideia orain dela gutxi izandako egunarekin lotuta dago, 12, hispanitatearen eguna, egun hori ezagutzen da Kolonek amerika aurkitu zuelako, irakasleak horren aurka egiten du eta etnozentrista moduan ikusten du. Berak esaten du amerika guk, europarrek, aurkitu genuela baina, hala ere, egun hau ez dauka ezer berezirik, amerika betidanik hor egon delako.

Fernandez Liriak sistema ekonomikoari kritika zorrotza egiten dio, bere ustez mundua sistema ekonomiko honen menpe dago, diktadura ekonomikoa, horrek hirugaarren mundua etengabe pobretzen du hondamendira eramanez. Gainera munduan korporazioak dira jabe eta parlamentuak haren morroi dira. Parlamentuek korporazioen aurka egin nahi badute azken hauek boterea daukatenez parlamentuaren aurka joango dira eta ziuraski parlamentuarekin bukatuko dute. Kasu hau argitzeko adibide bikaina da Txilen Allenderekin gertatu zena

Kazetariek ez dira kritikaz salbatzen. Kazetariek burutzen ari diren kanpaina anti-latinoa salatzen du eta horretarako Hugo Chavezen adibidea jartzen du nola etengabe haren aurka egiten dute.

Bukatzeko mezu bat bidaltzen dio gizarteari: “Gizartea irtenbiderik gabeko bidean dago”, hala ere esperantza kutsu bat ematen dio bere diskurtsoari eta gonbidatzen die gobernuei Hego Amerikako modeloa jarrai dezaten, bere ustez, hauek dira munduaren esperantza.

Post honekin amaitzeko, hasieran aipatu dugunez, entrebistaren arlo teknikoa ere aztertuko dugu. Horretarako aurkitu ditugun arazoak aipatuko ditugu. Esan beharra dago post hau ez dela post profesional bat, beraz, bakarrik iritzia ematen da.

Plano nagusi bat agertzen da entrebista osoan zehar argia ezkerrean duela, horrek itzal gehiegi sortzen ditu eta horrez gain elkarrizketa oso monotonoa egiten da. Kamerak, monotoniari aurre egiteko, mugimenduak egiten ditu, baita zoom aldaketak. Honek, agian, kameraren mugimendu ez aproposa sortzen du. Soinuaren arloan ere arazoak daude, batzuetan interferentziak daude eta.

Oso egokia iruditu zaigu elkarrizketari bideoak, argazkia, musika eta beste efektuak gehitzea, horrek elkarrizketari bizitasuna ematen dio.

Post hau elkarrizketaren laburpen labur bat da hurrengo pausoa zuk eman behar dozu. Klik egin eta ikus esazu elkarrizketa.

viernes, 1 de octubre de 2010

Hedabideen lokura masiboa



Bideo honetan ikusitakoarekin esan genezake, gaur egun komunikabideek eta boterea sinonimoak direla. Komunikabideek pertsonen bizitza aldatzeko gai izan ahal dira. Hauen atzean dauden pertsonak, boteretsu batzuk dira eta haien helburuak betetzeko, adibidez telebistan, bizitza tankera bat saltzen digute( modak, zerbaiten aurrean izan behar dugun konportamendua, etb.). Eta ordun, guk haiek saltzen diguten bizitza mota hori jarraitzen badugu haien jarraitzaileak bihurtzen gara eta haiek guregan sortu nahi zuten eragina lortzen dute.