jueves, 28 de octubre de 2010

Gorka Palazioren hitzaldia

Komentario honekin hasteko, esan behar "klasea" ordu bat beranduago hasi zela eta gainera jarraitzeko traba asko izan nituen.

Esandakoa aparte, hiru izan ziren arazo nagusiak : Bideoa hitzaldi erdian geratu egin zen, hitzaldia berandu hasi denez arinegi joan zara (beraz, nahiko zaila izan zen ulertzea) eta Kanala ehu-koa izan beharrean palazio-koa izan zen (gertaera hau nahastu egin gaitu).

Hitzaldiari dagokionez, Koldoren, Galiziako unibertsitateko irakasle ohia, agurrarekin hasi zinen. Horren ostean jorratu zenituen gainen zerrenda eman zenuen.Nik jasotakoak hauexek izan ziren: unibertsitatea, unibertsitate hobetua, web 2.0 eta second life.

Gaien zerrenda ondoren, Benjamin Franklin-en esaldi bat gogoratu zenuen "Háblame y quizás lo olvide. Enséñame y quizás recuerde. Particípame y aprenderé". Esaldi hau unibertsitate hobetuarekin erlazionatu zenituen, non zure ustez, "konektibitatea izan behar da tresna nagusia". Beraz, unibertsitate hobetuetan, hots, zerbitzuen unibertsitateetan, arbelak eta transparentziak alde batera utzi behar dira ordenagailuak, kanioiak eta Internet erabiltzeko.
Unibertsitate hobetuen gaiarekin jarraituz, erronka egin zenituen unibertsitate guztiei, esanez, "ea zein ausartzen den ordu bateko klase guztiak grabatzen eta gordetzen". Gero unibertsitateko sare sozial publikoetan eskegiko dira.

Beraz, unibertsitateak hobetzeko pasa-hitzik gabeko baliabide digitalak eta ikus-entzunezkoa beharrezkoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario