martes, 11 de enero de 2011

Gonzalo Martin teknologiaren neutraltasunari buruz hitz egiten

Gonzalo Martinek pasaden Abenduaren 14an Leiako kanpusera etorri zen internet bidezko telebistei buruz hitz egiteko. Baina hitzaldian parte hartzeko aukera izan ez zutenentzat Gorka Palaziok irakasleak Internetera igo du, Gonzalo Martinek berak, gai honi buruz zer pentsatzen duen ikusteko eginiko elkarrizketa txiki bat.

Gonzalo Martinek hitzaldian zehar zenbait gauzak aipatu zituen. Batetik, internet gu nahi dugun erara erabili dezakegun sekulako bilatzailea dela. Interneteko telebista aurkeztean adibide garbia jarri zigun, aurtengo udan Hegoafrikan izandako Futbol Txapelketa, Interneten bitartez partida guztiak eman direla eta ordenagailu eta Internet daukan bakoitzak ikusi ahal izan duela.

Horretaz apartez, Telebista normalarekin konpareketak egin zituen eta amaitzeko oraintxe modan dagoen Wikileaks kasuari buruz mintzatu zen (gobernuek internetari gero eta beldur handi daukatela azalduz).

Lehen idatzi dudan moduan Gorka Palazio irakasleak elkarrizketa labur bat egin zion eta bertan hitzaldian aipatutakoa apartez teknologiaren neutraltasunaren inguruan hitz egitean argi utsi zuen,Internet sarearen gaineko boterea lortzeko interes asko daudela eta duela 5 urte baino egoera txarrago batean gaudela.

Ikus ezazue elkarrizketa laburtxoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario